Etxeak, etxe goxo <br /> eta jasangarria

Jasangarritasuna

Etxeak, etxe goxo
eta jasangarria

Gure oinarriak

Be Casa Essentialen, jasangarritasuna bere oinarrietatik hasten da.

Be Casa Essentialen badakigu iraunkortasunari dagokionez gutxiago gehiago dela. Horregatik, gure egoiliarrei ahalik eta kontsumo txikiena eta erosotasun eta lasaitasun handiena bermatzeko konpromisoa hartu dugu. Gure eraikin guztiak jasangarriak dira eta BREEAM® ziurtagiria dute. Uretan, elektrizitatean eta materialetan aurrezten dugu, baina ongizate eta zerbitzu kontuetan ez gara eskas ibiltzen, Be Casa Essential zuretzat eta zure senideentzat etxe bihurtzeko.

Image

Energiaren aurreztea hasieratik amaierara

Zure etxeko CO2 emisioak murriztea sustatzen dugu eraikuntza- eta kontsumo-ziklo osoan: material jasangarrien erabileratik hasi eta argi naturalaren aprobetxamenduraino eta energia-kontsumoaren kontroleraino.
Image

Osasuna, ongizatea eta atsedena

Erosotasunean eta ongizatean eragiten duten zure etxeko elementu guzti-guztiez arduratzen gara: argiztapen naturalaren eta artifizialaren konbinazioa, airearen kalitatea, harmonia akustikoa, etab.
Image

Mugikortasun berdea eta arduratsua

Zure etxea ezin hobeto konektatuta egongo da hirien erdigunearekin, garraio publikoari esker. Gainera, gure eraikinek auto elektrikoen kargagailuak bezalako zerbitzuak dituzte. Zure mugikortasuna, gure konpromisoa.
Image

Uraren zaintza

Uraren zaintzaren alde egiten dugu, zure etxean hornidura jasangarria bermatuz, tresna eraginkorrei (txorrotak, sanitarioak, etab.) eta emaria murrizteko gailuei esker.
Image

Material ekoeraginkorrak

Zure etxea ingurumenean inpaktu txikia duten materialekin eraikiko da. Gainera, lehengaien kudeaketa arduratsuarekin konprometitutako hornitzaileekin lan egiten dugu.
Image

Bigarren bizitza hondakin eta produktuentzat

Birziklatutako produktuen erabileran sinesten dugu, eta bultzatu egiten dugu. Gure eraikinek etxeko hondakin birziklagarriak eta ez-birziklagarriak biltegiratzeko espazioak dituzte.
Image

Lurzoruaren erabilera kontziente eta ekologikoa

Zure etxea eraikitzeko erabiltzen dugun lurzorua da gure ondasunik preziatuena, eta, horregatik, hura zaintzea eta babestea da gure lehentasuna. Balio ekologikoa duten elementu guztiak babesten ditugu eta habitat berriak sortzen ditugu.

Hemen gaude

Egin bat etxe jasangarrien gure komunitatearekin

Ezagutu Espainiako hiri nagusietan alokairuan ditugun eraikinak

Ohiko galderak

Zalantzak dituzu? Argituko dizkizugu

Zer da BREEAM® ziurtagiria?

BREEAM® (Building Research Establishment Environmental Assessment Methodology) eraikuntzaren jasangarritasuna ebaluatzeko eta ziurtatzeko metodorik aurreratuena da, eta mundu mailan liderra, 1990ean sortu zenetik ziurtatutako proiektuen kopuruagatik.

Be Casa Essentialen eraikin guztiek BREEAM® ziurtagiria dute.
Jasangarritasunari buruz gehiago jakin.

Zergatik errespetatzen dute ingurumena gure espazioek?

Be Casa Essentalen ingurumenak kezkatzen gaitu, eta inguratzen gaituen mundua zaintzea betebeharra dela uste dugu. Horregatik, gure espazioek errespetatu egiten dute, eta gure eraikinek BREEAM® ziurtagiria dute (Erresuma Batuko BRE Global erakundeak garatutako nazioarteko metodoa, eraikinetan ingurumen-jasangarritasunaren maila neurtzeko aukera ematen duena).

Gaur egun, aerotermiari eta geotermiari esker, gai gara gure instalazioak hornitzeko energia garbia sortzeko, eta bizikletentzako aparkalekuak ere baditugu, mugikortasun jasangarria sustatzeko.
Jasangarritasunari buruz gehiago jakin.

Zergatik aurreztuko duzu energia-kontsumoa gure etxebizitzekin?

Zure etxeko CO2 emisioak murriztea sustatzen dugu eraikuntza- eta kontsumo-ziklo osoan: material jasangarrien erabileratik hasi eta argi naturalaren aprobetxamenduraino eta energia-kontsumoaren kontroleraino.

Gure etxebizitzek eguneko argi naturala aprobetxatzen dute leihoen orientazio egokiaren bidez eta kolore argiak erabiltzen dituzte paretak eta altzarietan; horrela, argi artifizial gutxiago beharko duzu zure espazioetarako, eta horrek energia gehiago aurreztea dakar.

Gainera, hornidura jasangarria bermatzen dugu zure etxean, tresna eraginkorrei (txorrotak, sanitarioak, etab.) eta emaria murrizteko gailuei esker.




Iraunkortasunari buruz gehiago jakin.

Zer ekipamendu ditu etxebizitzak?

Behar duzun etxea zuk era dezazun nahi dugu. Horregatik, gure etxebizitzak ez daude altzariz hornituta, baina sukaldea erabat hornituta dute.
Ikusi zer duten barne.
Imagen de las faqs

Zerbait gehiago jakin nahi duzu? Egin iezaguzu edozein galdera, txikia izan arren.

image NewsLetter

Eman izena

Jakin ezazu inork baino lehen gure hurrengo irekierari eta sustapenei buruz.

Utzi zure helbide elektronikoa, zure etxe berria non aurki dezakezun jakiteko.

Nire emaila bidalita, onartzen dut Be Casa Essentialek nobedadeak eta eskaintzak bidaltzea, nire datuen arduradun gisa. Baimen hori edozein unetan kendu ahal izango duzu edo privacy@greystar.com helbidearen bidez erabili ahal izango dituzu zure eskubideak. Informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu Pribatutasun-Politika..